XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- EKUAZIOAK A. Lehen mailako ekuazioak

1. Zenbaki baten herenari bere erdia gehituz 1.215 genuke.

Aurki ezazu zenbaki hori.

2. Herri batetako biztanleen berrogeitaseirenari 127 erantsiz gero 1.062 genituzke.

Zenbat biztanle ditu herri horrek?

3. Nire aitonaren urteen herena eta laurdena baturik 49 osatzen dute.

Aurki nire aitonaren uneak.

4. Zenbaki baten 3/5 eta 1/7 gehituz 468 genituzke.

Zein da zenbaki hori?

5. Txekor baten balioaren 5/6i 7.454 pezeta kenduz gero 55.046 pezeta emango liguke.

Aurki txekor horren balioa.